ONDORIOAK

Sumendiak, hainbat ondorio izan ditu La Palman. Alde batetik, 250 hektarea inguru bete ditu sumenditik ateratako magmak eta ez da espero inguru hori hasierako egoerara itzultzea 3000 urte barru arte.  

Bestalde, sumendiak eraikin asko suntsitu ditu, hala nola, etxebizitzak, garajeak, dendak… kalteak 906 milioi eurokoak direla estimatzen da. Honen ondorioz, 5500 pertsonak atzean utzi behar izan dituzte euren etxeak.

Horretaz gain, itsasoan ere kalte handiak sortu ditu, izan ere, magma itsasora iritsi izanak itsasoko biodibertsitatean eragin zuzena izan du, animalia asko hil dira eta orain ez dago animaliarik 120 metroko sakonera arte, 250.metrora arte ez dago arrain askorik.

https://www.divcreativo.com/wp-content/uploads/2021/11/DIVCREATIVO-DSCF1511-Editar-1.jpg

Klimari dagokionez, sumendiak kanporatutako CO2-ak ez du kliman eragin handirik, izan ere, gizakiok sortzen dugun CO2 askoz handiagoa da sumendiak kanporatzen duena baino.

Horrez gain, sumendiak gas ezberdinak kanporatzen ditu, horien artean sufrea eta sufrea oso narritagarria da azalarentzat, begientzat eta baita arnas aparatuarentzat.

Errautsari dagokionez, kontu handia izan behar da garbitzerakoan, izan ere, mineral gordina denez, forma zorrotza du eta begietan sartuz gero, kalte handia egin dezake, horregatik begiak ondo estaltzen dituen betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da. Ildo beretik, oso arriskutsua da eraikinetako teilatuetan pilatutako errautsa, oso pisutsua izan daitekeelako (are gehiago bustita badago) eta hauen erorketa eragin dezake.