Historia

La Palma ozeano atlantikoko uharte Kanariarra da. Tenerife, La Gomera eta El Hierro uharteekin batera Santa Cruz de Tenerife probintzia eratzen du.

La Palmako uharteak 708,32 km²-ko azalera du eta 83.458 biztanle ditu.

Uhartearen erdian, Caldera de Taburienteko parke nazionala dago, eta bertan dago munduko azaleratutako krater bolkanikorik handiena.

La Palmak lau sumendi ditu: San Antonio, San Juan, Teneguia eta Cumbre Vieja (azken hau 2021ean piztutakoa da, hau ez da bere berezko izena, baina izen honekin ezagutzen da).

Uhartearen hegoaldean Cumbre vieja Parke naturala kokatzen da eta bertan 2021eko irailaren 19an, 84 egunez aktibo egon zen sumendiak erupzionatu zuen. Sumendi honek oraindik ez du izenik, baina Instituto Volcanológico de Canariasek proposamen bat du: Tajogaite. Izen hau proposatu dute, material magmatikoa atera zen lehen arraila sortu zen eremua zehazten duelako. Euskarazko itzulpen literala Mendi arraildua litzateke.

San Antonio sumendia:

1677ko azaroaren 17an erupzionatu zuen sumendi honek azkeneko aldiz eta inaktibitate honen seinale dira kraterraren inguruan ikus daitezkeen zuhaitzak.

Ez da oso handia baina bere kono perfektuak, sarbide erraztasunak eta bertako bista bikainak turista asko erakartzen ditu.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/San_Antonio_volcano_D81_6894_%2832531733561%29.jpg/800px-San_Antonio_volcano_D81_6894_%2832531733561%29.jpg

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/c4/Volc%C3%A1n_San_Antonio_002.JPG

San Juan sumendia:

Nambroque izenaz ere ezaguna da. San Juan izena jarri zitzaion San Juan egunean erupzionatu baitzuen azkeneko aldiz: 1949ko ekainaren 24ean. 47 egunez aktibo egon zen abuztuaren 4a arte.

https://live.staticflickr.com/3344/3444303218_f6158798db_b.jpg

Teneguia sumendia:

Fuencalienten kokatutua 1971ko urriaren 26ean erupzionatu zuen azkeneko aldiz eta aktibo egon zen azaroaren 18a arte.

ES-Lapalma-fuenca-teneguia.jpg

Cumbre vieja sumendia:

Aurreko egunetan aktibitate seismikoak antzenman ziren sumendiaren inguruan eta azkenean 2021eko irailaren 19an sumendiak erupzionatu zuen

Lehenengo egunean inguruko 5000 pertsonatik gora ebakuatu ziren eta koladak kostalderako bidea hasi zuen 1km/h abiaduran, bidean aurkitutako guztia suntsitzen.

Irailaren 28an laba kostara iritsi zen. Magma urarekin kontaktuan jartzean gas toxiko batzuk isurtzen ditu eta plataforma solido bat eratzen hasi zen. Egunak aurrera joan ahala plataforma hura handiagoa egiten zen.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/81/La_Palma_lava_flows_into_the_sea_%2851564701938%29.jpg/320px-La_Palma_lava_flows_into_the_sea_%2851564701938%29.jpg

Azkenean, 2021eko abenduaren 25ean itzali zen sumendia, 84 egunez aktibo egon ostean. Ez dira biktima mortalak egon baina eraikuntza, ibilgailu, infraestruktura eta lursail mordoa kaltetuak atera dira. Kalte ekonomikoen estimazioa 906milioi euro ingurukoa da.